Txakolinaren polemika, umorez

19-04-2011

Batzuek serio hartzen dutena, besteak lasai eta parrez

Txako-1

Euskal Herrian txakolin egileek eta politikariek eskuak burura eramaten duten bitartean, Gaztelan zenbait marrazkilari eta komunikabidek umorez hartu dute polemika.

Interesgarria iruditu zaigu "Foros de Castilla" web orrialdean topatutako iritzi bat, benetan pentsatzekoa ematen duena:

Vaya, vaya...Así que el País Vasco pone pegas a Miranda de Ebro por hacer "chacolí" (algo muy tradicional en esta ciudad burgalesa) y ellos sí que pueden facturar vino en el Sur de Álava con la etiqueta de "Rioja".

Ba hori, ea polemika lasaitzen den. Duela urte batzuk inork ez zuen pentsatzen Oñatin edota Olaberrin txakolina egiteko eskubiderik edo gaitasunik zegoenik eta denborak kontrakoa erakutsi du. Getariako izendapenak, kalitatea hobetzean jarri beharko lituzke bere indar guztiak eta salaketak beste gauza batzuetarako gorde.

Gaztelaren lezioa ikas dezagun. Umorea nagusitu dadila eta indarrak ez ditzagun alferrik gasta polemika artifizialetan!!

Txakolina-txistea-2_1.jpg

 Txakolina-txistea-3_2.jpg

 

 

Fidenet Comunicaci?n S.L.