Stephane Garcia, Europako Erdi Aroko Sukaldari onena

19-04-2011

Hondarribiko Laia erretegian lan egiten du sukaldari gazte honek

Iturria: Hondarribiko Hitza

Stephane Garciak, 20 urteko Hondarribiko Laia Erretegiko sukaldariak, Grenoblen (Frantzia) ospatu duten XIV. Europako Erdi Aroko Sukaldari Profesional Gazteen Txapelketa irabazi du. Txapelketan 24 urtez beherako sukaldariek parte hartu dute eta Garcia sukaldariak Landetako ahatea aurkeztu zuen, kanela eta hiru saltsaz lagunduta. Sukaldari gazteak, 20 urteekin, sukaldaritza munduan hainbat sari eskuratu ditu jada; Frantziako Anne-Sophie Pic jatetxeko lehiaketa profesionala, besteak beste, eta Europako azken hau orain.

Garcia sukaldariak, bere jaioterriko, Toulusseko (Frantzia) Hostalaritza Eskolan ikasi zuen. eta ikasketak Zarautzeko Aiala Eskolan bukatu zituen, master batekin. Jarraian Donostiako Ni Neu jatetxean praktikak egin zituen, eta gaur egun, Jon Ayalak zuzentzen duen Laia Erretegiko sukaldaria da.

 

Txapelketa zaila


Txapelketak plateraren konposizioari dagokionez, oinarri zorrotzak eskatzen ditu. Laiako sukaldariak osagai eta teknika bereziak erabili zituen zapore eta textura ezberdinak lortzeko. Ahatea gutxi egosita egin zuen, eta izterrak aldiz, kanela, ardo, ezti eta mahats zaporearekin.


Txapelketa honetan, Brouet de canelle Erdi Aroko errezetaren bertsio berritua eskatzen zuten.

 

Carlos Nuez, laugarren


Hondarribiko sukaldaritza maila altua bertako sukaldariek lortu dituzten sariek eta hirian bertan ospatzen dituzten sukaldaritz jardunaldiek ziurtatzen dute. Gran Sol taberna eta Sugarri jatetxeko Bixente Muñoz, herritar sukaldarien erreferente bihurtu da, eta oraingoan, Hondarribiko Goxodenda Jatetxeko Carlos Nuez sukaldaria (2. argazkia), laugarren izan da Espainia mailako Teruel Gusto Mudejar txapelketako VI. edizioan. Txapelketa Teruelen ospatu zuten, eta hamar finalisten artean laugarren izan zen. Espainia mailako txapelketan, sukaldari euskaldun bakarra izan zen Carlos Nuez, sukaldari hondarribiarra.

 

 

Stephane.jpg

Carlos Nuez

Fidenet Comunicaci?n S.L.