D´ELIKATUZ BIZI 2011 kanpaina martxan. Bizi d´elikatuz... eta mugituz!

18-05-2011

Ordiziako museoak elikadura osasuntsua bultzatzen darrai

D'elikatuz Zentroak seigarren urtez jarraian D'ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurtengoan "Bizi d´elikatuz...eta mugituz!!!", Gipuzkoako emakumeen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa, izango da kanpainaren protagonista. D´elikatuz Zentroan lortu dezakezue doan ekainetik aurrera!

D'ELIKATUZ BIZI, Ordiziako D’elikatuz, Elikadura eta Gastronomia zentroaren proiektua da. D’elikatuzek 2005eko martxoan ireki zituen bere ateak lehenengoz Elikadura osasunari eta ahogozoari tarte bat eskaini asmoz. Herritarrengan elikadurari eta gastronomiari buruzko interesa piztea, gai horiei buruzko ezagutza areagotzea eta elikadura osasungarria sustatzeko jarduerak antolatzea, horra bere egitekoak. Helburu hauei bide eman asmoz sortu zuen 2006an D’ELIKATUZ BIZI programa.

Informazio gehiago: www.delikatuzbizi.com

 

 

 

 

Delikatuz azala

Delikatuz aurkezpena

Elikadura zentroko arduradunak Donostian egindako aurkezpenean

 

 

 

 

Fidenet Comunicaci?n S.L.